Columbia taldeko Judith Arndt alemaniarrak irabazi du Emakumeen Bira. Gainera, bost etapatik hiru irabazi ditu, indartsuena izan dela argi utziz.
Iurretan amaitu zen lehenengo etapan sprintean irabazi zion Nicole Cooke gazteari eta bere hautagaitza aurkeztu zuen. Ostiralean, Amurrion hasi eta amaitu zen etapan, Cooke nagusitu zen.
Larunbatean podiuma argitzen hasi zen. Goiuriako kronoigoeran Arndtek 20 segundo atera zizkion galesari; era berean, Fabiana Luperini beteranoak sasoiko zegoela erakutsi eta bigarren jarri zen sailkapenean. Uruduñako azken etapan, hainbat eraso jo zizkioten Arndti, baina honek ederto erantzun zuen. Ez hori bakarrik: jaitsieran ihes eginda zihoan Claudia Hausler harrapatu eta gailendu egin zitzaion sprintean.
Beraz honako hiruek osatu dute aurtengo podiuma: Judith Arndt, Claudia Hausler (17 segundora) eta Mara Abbott (28ra). Nicole Cooke laugarren geratu da. Eneritz Iturriaga izan da lehen euskalduna eta Cristina Alcalde bigarrena.

SAILKAPEN NAGUSIA
1- ARNDT, Judith (TCW)--------------------------- 10.27.00
2- HAUSLER, Claudia (CWT)---------------------- 17 segundora
3- ABBOTT, Mara (TCW)------------------------- 28
4- COOKE, Nicole (VOR)-------------------------- 01.06
5- LJUNGSKOG, Susanne (FLX)----------------- 01.42
6- LUPERINI, Fabiana (MSI)--------------------- 01.45
7- FERRIER, Christelle (VOR)-------------------- 01.49
8- PUCINSKAITE, Edita (GAU)------------------ 01.56
9- CANTELE, Noemi (BCT)---------------------- 01.59
10- WHITELAW, Vicki (VOR)------------------- 02.43
TALDEKAKO SAILKAPENA
1- T. COLUMBIA HIGHROAD----------------- 31.24.05
2- VISION 1 RACINGG-------------------------- 02.33
3- SAFI-PASTA ZARA TITANEDI------------ 07.10
4- RED SUN CYCLING TEAM----------------- 09.53
5- NETHERLANDS NATIONAL-------------- 10.45
ERREGULARITATEAREN SAILKAPENA
1- ARNDT, Judith----------------------------- 86 puntu
2- COOKE, Nicole---------------------------- 84
3- HAUSLER, Claudia----------------------- 46
4- CANTELE, Noemi------------------------ 46
5- JOHANSSOM, Emma-------------------- 42