Sekulako albistea

Anboto 2009ko eka. 12a, 14:41

saenz_de_la_cuesta_150.jpg











Iker Saenz de la Cuesta - Areto-futbol entrenatzailea


Badirudi aurten Durangaldeko areto futbola osasuntsu dagoela, eta horren lekuko da Kurutziagak jasotako azken albistea. Preferenten lehen sailkatuak uko egin deutso igoerari. Ondorioz bigarren sailkatua igoko da eta Kurutziagak igotzeko aukerekin sartzen da bigarrenen fasean lehiatzen, Gipuzkoako eta Arabako ordezkarien kontra.

Lehen jardunaldian Durangarrak Gasteizera joan ziren gogotsu, baina epaile arabarrak etxekoen alde nabarmen egin eban eta nekez lortu eben berdinketa bat ateratzea. Bigarren jardunaldian Gipuzkoako taldeak irabazi eban arabarren kontra eta horrek azken jardunaldirako izten dau dana. Kurutziagak etxean jokatuko dau Azpeitiako taldearen kontra, eta irabaziz gero sailkapenaren lehen postuan bukatuko leuke. Kurutziaga osatzen dogunoi, durangarrei eta gure jarraitzailei garaipena eskeintzea gustatuko litxakigu urtean zehar emondako adoreagatik. 

Kurutziagak beti izan da lagunen taldea, eta kategoriaz igotzeko aukera izatea kriston saria da danontzat. Igo zein ez, bai jokalariak bai Kurutziaga kluba arro sentitzeko moduan dagoz.

Lehiari jagokonez, Kurutziagak antolakuntzan ikusitako arazo bat salatu gura dau . Ez da bidezkoa jokatzen dabilzen taldeen herrialde bereko epaileak arbitratzea, nahiz eta Gipuzkoako epaileak oso ondo egin pasa dan asteburuan, eta bizkaitarrak ondo egingo dauen esperantza izan. Kirolak lege garrantzitsu bat bete beharko leuke beti, “kiroltasunez, onenak irabaz dezala”, eta horren alde denok lan egin behar dogu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!