Automobilaren kongresua Boroako AIC Center-en

Anboto 2009ko eka. 11a, 12:16

Espainia eta Alemaniako automobilaren kongresua hasiko dute, ekainaren 17an, Boroan, Automotive Intelligence Center-en (AIC).

Espainia eta Alemaniako automobilaren kongresua hasiko  dute, ekainaren 17an, Boroan, Automotive Intelligence Center-en (AIC).

Automozioan diharduten enpresetako zuzendariei dago zuzenduta kongresua. Horren baitan, eguaztenean Mercedesaren Gasteizko lantokira bisita egingo dute. Bestalde, ekainaren 18an eta 19an, sesio presentzialak egingo dituzte Automotive Intelligence Center-en bertan. Besteak beste, gaur egungo ekonomiaren egoera nahasia eta horrek automozioan daukan eragina izango dute aztergai. Horren gaineko hausnarketa eta jorratu daitezkeen bide berriak hartuko dituzte hizpide jardunaldiotan.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!