Ekainaren 17a arte emon leiteke izena Mallabiko Udako Ludotekan

Anboto 2009ko eka. 11a, 13:09

Urtero egiten duen moduan, Mallabiko Udalak martxan jarri du herriko haurrei zuzendutako Udako Ludoteka. Parte hartu gura dutenek izen-emate orriak eskolan, Udaletxean eta Kultur Etxean eskuragarri dituzte. Apuntatzeko azkenengo eguna ekainaren 17an izango da.

Udako oporrak hartzearekin batera, uztailaren 1ean Ludoteka eskolan jarriko dute martxan uztailaren 23a arte, goizeko 10:00etatik 13:30era. 4 urtetik 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartu dezakete Ludotekan. Gehienez 50 umerentzako lekua egongo dela azaldu digute antolatzaileek.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!