Enpresa proiektu kooperatiboak lagunduz

Anboto 2009ko eka. 3a, 10:41

Enpresa proiektuak kooperatiba eredura bideratzea helburu hartuta lehiaketa eratu du Lea Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Azaro Fundazioaren laguntzarekin. Lea-Artibai, Deba Barrena, Bustuarialdea eta Durangaldeko enpresa proiektu kooperatiboek dute aurkezteko aukera, ekainaren 12a bitartean.

Proiektu onenak 3.000 euro irabaziko ditu eta 2.ak 1.500 euro.
Egitasmoaren bideragarritasuna, sortuko den lanpostu kopurua, berrikuntza maila eta balore kooperatiboekin bat egitea hartuko dute kontuan. Lanak aarrizubieta@leartik.com helbidera helarazi daitezke.

Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia Zuzendaritzak Azaro Fundazioaren bidez aurrera daroan egitasmoa 2003an sortu zen. Orduantxe batu ziren eskualdeko kooperatibak, eta gaur egun arte gizarte ekonomiako 7 enpresa barri sortu dira egitasmo horrek lagunduta: Durangoko Plateruena kafe antzokia, Mendilankor, Leabai, Oizpe, Xemein Elektrik, Malibi eta Duodac. Enpresa berrion sorreran paper “zuzena” eta “garrantzitsua” jokatu du Kooperatiben Mahaiko Elkarteak. Cikautxo, Kide, Eika, Fagor Arrasate, Danobat, Burdinola, Euskadiko Kutxa eta Maier dagoz  elkarte horren baitan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!