Bizkaiko Enplegu eta Tokiko Garapenerako 22 zentroetako (Behargintza) arduradunekin batu da Aldundiko Lan eta Trebakuntzako foru diputatu Eusebio Larrazabal.
Zentroetatik helarazitako iradokizun eta planteamenduak batzeko egin dute batzarra, aurten bigarrenez; era berean, enplegua eta trebakuntza direla-eta bakoitzak bere eskualdeko beharrei aurre egiteko, azaldu dutenez.
Lan eta Trebakuntzako foru dekretuen zirriborroak ere aurkeztu dira, eta datozen urteetan indarrean egongo den Behargintzako hitzarmen berriaren inguruan ere eztabaidatu dute. Behargintzako 22 zentrootan, guztira, 217 langilek dihardute.