Eguzki talde ekologista antinuklearrak egindako eskariarekin bat eginez, Garoñako zentral nuklearra ixtearen aldeko mozioa onartu zuen Udalak joan zen astean egindako batzarrean. 2009ko uztailean zentralari behin-behineko ustiapen baimena amaitzen zaionez, baimen hori “ez luzatzea” da eskatzen dutena.
Aitor Loiola alkatearen berbatan, energia nuklearrak “badauka alternatibarik”. Adibide legez, Nafarroan kontsumitzen den energiaren %65 berriztagarria dela gogorarazi du Loiolak. Mozioa onartuta, Udalak hainbat konpromiso hartu ditu. Herriko sarrera eta irteeretan ‘Inguru ez-nuklearra’ dioen seinaleak jarriko dituzte. Udalak kontsumitzen duen energiaren efizientzia %20 igo beharko du 2020rako. Herritarrek energia kontsumoa txikitzeko kanpaina martxan jarriko dute. Energia berriztagarrien gaian ere jardungo dute.