Zornotzako Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak egoitza berria dauka, formazio eskaintza zabaltzeko aukera emanez.
08/09 ikasturtean, IES Urritxe-Zornotza BHI banatzean hasi zuen ibilbidea, eraikin berrian, Zornotza GLHBIk: Urritxe BHIk DBH eta batxilergoa hartuko du, eta formazio zikloak Zornotza GLHBIk. Eraikin berriak formazio eskaintza osoa euskaraz eta gazteleraz eskaintzea bideratuko du, goi mailako ziklo berria eskaintzeko aukera ez eze: Eraikuntza metalikoak.
Formazio iraunkorreko zein lanbide heziketako ikastaro gehiago eskaintzeko aukera ere emango du, gainera, 5.141 metro koadro hartzen dituen eraikinak. Bertan, soldatzeko tailer bi egokitu dituzte —400 metro koadro hartuz— eta aurretik ez zegoen metrologia tailerra egokitu dute. Era berean, odontologia tailer bat gehitu dute Erizaintzako laguntza osagarriak erdi mailako zikloan; informatika gela, bestalde, 25 metro koadrotik 60ra zabaldu dute. Merkataritza erdi mailako zikloak teoriarako gela ez eze tailerra ere badauka orain.
Liburutegia ia hirukoiztu egin dute eta zuzendaritza zein harrera guneak egokitu.