Enpresa txiki eta ertainei begira hainbat jardunaldi egingo ditu ekainean Bilboko Merkataritza Ganbarak Durangaldeko Behargintzagaz batera. Segurtasuna komertzioan:Prebentziozko ezarpena izenburupean egingo dute lehenengo jarduera, eguaztenean, ekainaren 3an, 13:30ean.
Jatorri-ziurtagiriak egiteko Arautegi berria jardunaldia antolatu dute ekainaren 11rako, eta hilaren 26an Berrikuntza agendak azalduko dituzte. Hurrenez hurren, 09:00etatik 10:30era eta 09:00etatik 11:30era izango dira. Durangaldeko Behargintzan izango dira jardunaldiak eta izena emateko helbide elektronikoa edo telefonoa erabili daiteke:
pymes.mdurango@bizkaia.org / 94 623 25 22.