Euskaraz mintzatzeko bazkaria antolatu du Durangaldeko Berbalagunek datorren ekainaren 6rako.
Goienkalen hasiko den triki-poteoarekin hasiko dute eguna, 13:30ean, eta Plateruena kafe antzokian bazkalduko dute, 14:30ean. Horrela azaldu dute arduradunek. Bazkalostean kantaldia izango dute. Berbalagun bazkariok zabalak direla gogorarazi dute antolatzaileek, eta “euskaraz jarduteko gogoa baino ez” dela behar. AEK-Abarrak euskaltegian zein Udal Euskaltegian eman daiteke izena, albait arinen, nabarmendu dutenez (639 400 786).