Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatuko dute Durangon

Anboto 2009ko mai. 28a, 15:03

Tabakorik Gabeko Munduko Eguna izango da maiatzaren 31, baina barikuan, maiatzaren 29an, egingo du deialdiarekin bat Durangoko Merinaldearen Amakomunazgoko Drogomenpekotasunen Prebentzio Sailak.

Tabakorik Gabeko Munduko Eguna izango da maiatzaren 31, baina barikuan, maiatzaren 29an, egingo du deialdiarekin bat Durangoko Merinaldearen Amakomunazgoko Drogomenpekotasunen Prebentzio Sailak.

Bonboiak banatuz ospatuko dute, “erretzea baino osasuntsuagoa” dela iritzita; gazteenen artean, berriz, piruleta eta puxikak banatuko dituzte. Tabakoari buruzko informazioa eta erretzeari uzteko ikastaroen berri emango dute Ezkurdin, 11:00etatik 13:30ak arte. Karbono monoxido tasa ere jakin ahal izango da.

Oraintsu amaitu dute erretzeari uzten laguntzeko ikastaro bat, eta irailerako eratu gura dute bigarrena: “Urtean 30 lagun inguruk parte hartzen dute, eta erretzeari uztea lortzen dute hainbatek; azkenekoan, esaterako, 12k”. Bakarkako tratamendu bereziak ere egin daitezke. Askatasun Etorbidera lekualdatu duten Drogomenpekotasun Sailekoen berbetan, geroago eta gazteago hasten dira erretzen: “11 bat urterekin, eta neskak dira gehiago, pubertarora ere arinago heltzen dira-eta. Talde presioak asko eragiten du”.

Drogomenpekotasun Sailak prebentzioa lantzen du, eta doako arreta konfidentziala eskaini (94 620 05 20).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!