Jasokunde abesbatza ‘Oh Happy day 2dean’

Anboto 2009ko mai. 27a, 13:41

‘Oh Happy Day 2’ saioan parte hartzeko ‘OHD 2dean’ izeneko castinga martxan jarri dau ETB1ek. Programaren lehenengo edizioak izandako arrakasta ikusita, ETBko arduradunek bigarren txanda martxan jartzea erabaki dute. Kasu honetan, casting fasea izango da lehenengo emitituko dutena.

Lehiaketan aurrera egiteko mallabitarrek Maixa Lizarribar (Maixa eta Ixiar), Joxe Mendizabal eta Iñigo Arbiza epaimahaikideen aldeko balorazioa lortu beharko dute. Kanporaketen lehenengo fasean parte hartuko du domekan Jasokundeko abesbatzak. Saio horretan parte hartuko duten zazpi taldeetatik bat kanporatu egingo dute. Joan zen domekan sailkatutako beste sei abesbatzekin hurrengo faserako sailkatuko dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!