Ingalaterrako gazteak Durangaldea ezagutzen dabiltza

Anboto 2009ko mai. 27a, 09:14

San Jose-Jesuitak ikastetxeko 16 ikaslek Ingalaterrako Stonyhurst-eko beste horrenbeste ikaslerekin elkartrukea egin dute, aurten zazpigarrenez. Ikasle euskaldunek aste bi egin dituzte Ingalaterran. Orain, asteon eta hurrengoan, Durangaldea eta Bizkaia ezagutzen dabiltza 15 urteko ikasle ingelesak.

Atzo Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilika eta inguruko jauregiak ezagutu zituzten. Baita Atxondoko bidegorria eta Abadiñoko dorretxea ere. Datozen egunotan Durangaldea ez ezik Bizkaiko beste toki batzuk ere ezagutuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!