ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako greba orokorraren deialdiaren biharamunak datu zerrenda kontrajarriak itzi dizkigu. Durangaldeari dagokionez, ELA sindikatuko ordezkari Mikel Etxebarriaren hitzetan, balorazioa “oso positiboa” da: “Salbuespenak salbuespen, Berriz eta Elorriora bidean dauden poligonoetako enpresetako gehiengoak grebarekin bat egin du”. Alco Record, Corus Layde, Fuchosa eta Estampaciones Bizkaia bezalako enpresa handietan grebak “eragin handia” izan duela azaldu du. ELAk jakitera eman duenez, zerbitzuetan eta industria mailan eskualdean lanuzteak “jarraipen handia” izan du.
LAB sindikatuko Oier Perezek ere grebak eskualdean “arrakasta” izan duela azpimarratu du: “Enpresa handienetan gehiengo zabalak greba egitea erabaki du”, azaldu du Perezek. Gaineratu duenez, “Durangoko eta inguruetako komertzioak ere itxita egon dira, baita Sabeco eta Eroskiko plataforma ere”.
Durangaldean manifestazioak egin zituzten atzo arratsaldean. Durangon arratsaldeko 17:30ean ehunka lagun Andra Maritik abiatu ziren greba deialdiko aldarriekin bat eginez. Elorrion, 18:00etarako deitutako manifestazioan ere hainbat lagun elkartu ziren.
Datu orokorrak
Sindikatu abertzaleek ezagutzera emandako datuen arabera, grebak %50eko jarraipena izan du. “Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa guztietako gehiengo zabalak bat egin du grebarekin”. ”Arrakasta handia” izan duela, eta Nafarroan “emaitza nabarmena” lortu duela azaldu dute.
Bilbon goizean deitutako manifestazioan ELAko arduradunek esan dutenez, “sindikatuek oztopo asko gainditu behar izan dituzte greba arrakastatsua izan dadin”. LABen hitzetan, “greba jokoz kanpora izteko saiakeraren aurrean egon den erantzuna pozgarria izan da”.
Greba deialdia egin duten sindikatuek emandako datuek azaltzen dutenez, grebak “industria sektorean” izan du eraginik handiena.
Zerbitzu publikoan, udaletxe gehienetan, “jarraipena handia” izan dela jakitera eman dute. Irakaskuntzan, berriz, %40koa, sare publikoan zein pribatuan. Garraio arloan, sindikatu abertzaleen aburuz, gutxieneko zerbitzuak “normaltasunez” lan egin dute, “gehiegizkoak” izan arren.
Jaurlaritzaren balorazinoa
Eusko Jaurlaritzak eta patronalak ezagutzera emandako zifren arabera, grebak %10-%20 arteko jarraipena izan du. Confebasken aburuz, greba deialdia “porrot borobila” izan da. Jaurlaritzaren esanetan, berriz, “greba errespetagarria den arren, politikoa izan da”.
Datuei dagokionez, Jaurlaritzaren esanetan industrian greba %10-%20 artekoa izan da; osasunean %6koa; administrazio publikoan %10ekoa; hezkuntza publikoan %23-%28 artekoa eta pribatuan %17koa.
Greba deialdiaren aurka agertu dira UGT eta CCOO sindikatuak. Ezker abertzaleak, Aralarrek eta Eusko Alkartasunak, aldiz, deialdiagaz bat egin dute.
Gutxieneko zerbitzuak
Sindikatu abertzaleek salatu dutenez, “gehiegizkoak” eta “greba eskubidearen kontrakoak” izan dira Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak. “Inoizko atzerakoienak” izan direla kritikatu dute, eta aurreko greba orokorrean ezarritako gutxieneko zerbitzuak “zeharo handitu” direla. Grebari “zilegitasuna kentzea” izan dutela helburu kritikatu dabe. Garraio arloan %30eko gitxineko zerbitzuak jartzeari “ulertezina” deritzote greba deialdia egin duten sindikatuei.
Haur hezkuntzan, mendekotasun arloan eta bestelako zerbitzu sozialetan gutxieneko zerbitzuak arautu dituzte lehenengoz: “Kasu askotan jaiegunetan baino zerbitzu handiagoa”. Lehen hezkuntzan lau ikasleko irakasle bat egon beharra ere kritikatu dute: “Heziketa bermatu baino, ikasleak zainduta egotea gura dute, gurasoak lanera joateko”.
Sindikatu abertaleek gutxineko zerbitzuen harira epaitegietan errekurtsoa jarri zuten arren, EAEko Auzitegi Nagusiak ez du kontuan hartu.