Greba orokorrak hainbat atxikimendu batu du

Anboto 2009ko mai. 14a, 15:54

Durangaldea krisiak gogor jotzen diharduen eskualdea dela berretsi dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek; Euskal Herriko ingururik kaltetuenetarikoa da. Horrexegatik, “inon baino gehiago arrakastatsua” izan behar du eurekin batera EHNE, HIRU eta ESTEE-EILAS sindikatuek ere maiatzaren 21erako deitutako greba orokorrak. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Durangaldea krisiak gogor jotzen diharduen eskualdea dela berretsi dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek; Euskal Herriko ingururik kaltetuenetarikoa da. Horrexegatik, “inon baino gehiago arrakastatsua” izan behar du eurekin batera EHNE, HIRU eta ESTEE-EILAS sindikatuek ere maiatzaren 21erako deitutako greba orokorrak. Parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

“Kaleratzeak, enplegu-erregulazio espedienteak, patronalaren hainbat txantaia… egunerokoak dira, eta egoera dramatikoa da”, sindikatuek nabarmendu dutenez, eta “horren aurrean administrazio edo agintariek ez dute erantzunik, guztion zergetatik banketxe eta enpresei dirua ematea ez bada”. 2008ko otsailetik 2009ko otsailera langabezia “gutxienez bikoiztu” egin ei da.

Atxikimenduak

Enpresa nagusietako komiteak atxikitu dira: Agria Hispania, Amilibia y De La Iglesia, Tenneco Automotive,  Microdeco, Pronutec, Mendiguren y Zarraua CIE Egaña, CIE Inyectametal, Camelot, Fuchosa, Ona Electroerosión, Estamcal, Mecanizados Iketz, Jesus Oñate Hermanos, Bruss Juntas Tecnicas, Estampaciones Metalicas Bizkaia, Fundiciones San Eloy, Teknia Elix, Corus Layde, Mafisa, Mugape, Industrias Alga eta PErmar Sistemas Almacenaje; baita Smurfit Nervión, Smurfit Ibersac, Envases Vascongados, Papeles Nervion, S.D.F, eta Euskal Kataforesis enpresek be.

Zerbitzuekin lotutako enpresen artean, Cafes Baqué, Gastronomia Cantabrica, Servirest, External Global Services, Garbikuntza Durango, Garbikuntza Zornotza eta Garbikuntza Elorrio eta Sabecok (Durango) ere agertu dabe atxikimendua. Durango, Iurreta, Berriz, Zaldibar eta Elorrioko udaletxeetako komiteak ere bai. Gizarte lanari edo erresidentziei dagokionez, Orueko eta Bizitzen Fundazioko komiteek agertu dute atxikimendua.

Sindikatuek azaldu dutenez datozen egunetan greba orokorrari atxikimendu gehiago jasotzea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!