Eraso sexisten kontra Udalak asteartean frontoi aurrean deitutako elkarretaratzeak ehun lagunetik gora bildu ditu. Protesta ekitaldi horren aurretik, udalbatzak indarkeria matxistaren kontrako idatzia onartu du. Testu horretan adierazi dutenez, “azken hileotan emakume bat bortizki jipoitua izan da Mallabian”. Gaineratu dutenez, gertaera beldurgarri hori ez da “kasu isolatua”. Egoeraren aurrean Udala “ezin dela isilik gelditu” azaldu dute, herrian une honetan bi hurruntze-agindu daudela gogoraraziz.
Emakumeen kontrako indarkeria ekintzak kondenatzeaz gain, biktimak eta euren hurbilekoak babesteko asmoa agertu du Udalak. Mallabitar guztiei dei egin diete eraso sexisten aurrean “tolerantzia zero” izateko, eta “jarrera aktiboa” hartu dezaten. Maila guztietako erakundeei “zurikerietan eta hitz politetan geratu barik” emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko intentzio serioa eta zintzoa izan dezatela eskatu diete.