Jauregi eta Aldapek asko jokatu zuten atzo eta 22-16 menderatu zituzten Ollo eta Linzoain.
Partidu erdira arte markagailuan oreka izan zen nagusi. Orduan Jauregik eta Aldapek bost tantoko errenta lortu zuten eta aldeari eutsi zioten partidua amaitu arte. Lauretan onena Aldape izan zen; goi mailan jokatu zuen atzean. Aurrean Jauregik nahikoa izan zuen serio eta langile jokatzearekin. Ollo kaskar aritu zen, bere mailatik behera. Linzoain gogotsu ibili zen, baina ia beti salduta. Lau t’erdiaren barruan jokatutako atariko neurketan Quinak 22-11 irabazi zion Olalderi.
Bihar, 21:30etik aurrera,txapelketako partidu bi jokatuko dira. Larrañagak eta Ceciliok Andreu eta Galarragaren kontra jokatuko dute; ondoren, Idoate era Larrinaga Perez eta Merino IIaren aurka ariko dira.