
Horrela, ELAk Bilbon egingo ditu ekitaldiak, eta LABek Euskal Herriko hiriburuetan egin ditu deialdiak, Bizkaiko langileak Bilbon batuz; berdin egingo dute CCOO eta UGTk: biek ala biek, Bilbon egin dute deia; baita Gasteiz eta Donostian ere.
ELAren ustez, maiatzaren 21eko grebarako giroa “berotzeko” balioko du Borroka bidean lelopean ospatuko duen Maiatzaren Lehenak: “Nahikoa dela esateko eta patronalaren xantaiari aurre egiteko”. LABek Langileon borrokaz, Euskal Herriak aldaketa lelopean egin du langileriaren eskubideak aldarrikatzeko aldarria: “Horretarako arrazoiak sobran ditugu, gehiago krisia langileok ordaintzea gura dutenean”.
CCOO eta UGTk batera egin dute deialdia, Krisialdiari aurre egiteko: Empleo, inversión pública y protección social lelopean, eta “krisi ekonomikoaren testuinguruan, mugimendu sindikal eta langileentzat are eta indar handiagoa hartuz”. Bilgune Feministak kalera irtetera deitu ditu emakumek.