Bisitari gehiago Aste Santuan

Anboto 2009ko api. 30a, 14:19

Aste Santuan 96 bisitari hurreratu da aurten Turismo Bulegora; iaz baino 57 gehiago. Turismo Bulegoko arduradunen ustez, Aste Santua iaz beste aurreratu ez izana izan daiteke bisitari kopuruaren hazkundearen arrazoietariko bat.

Zehaztu dutenez, 31 eta 70 urte bitarteko bisitariak izan dira nagusi (%81,25), eta batez ere Katalunia eta Espainiatik etorri dira.

Bartzelonakoak izan dira bisitari gehienak (18) eta, gero, madrildarrak (16). Palentzia, Pontevedra, Tarragona, Teruel, Lleida, Badajoz, Mallorca, Zamora eta Valladolideko turistak be izan dira Durangon bertan eta inguruan turismoa egiteko asmotan. Mexiko eta Frantziatik ere etorri dira. Bizkaiko 11 lagun, Gipuzkoako hiru, Nafarroako bi eta Arabarako bat hurreratu dira Turismo Bulegora; baita Durangoko 13 ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!