AHTaren diru-kontuak argitu ditzaten eskatu du Elkarlanak

Anboto 2009ko api. 30a, 14:17

AHTaren “benetako” diru-kontuak argitzea eskatu dio AHT Gelditu! Elkarlanak Jaurlaritzari, eta “zergadun orok Euskal Ya egiteko aurreikusi diren 6.341 milioi euroko diru publikoari aurre egin beharko diola ezkutatzeari uzteko” erronka jo.

Hego Euskal Herriko hiriburu, herri handi eta zuzenean kaltetutako herrietako etxeetara, Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren izenean bidalitako gutunarekin “izututakoei” barkamena ere eskatu die; AHTa finantzatzeko EAEko adin nagusiko orok 4.859 euro ordainduko zituela zinon. Hala ere, datuok ez direla gezurtatu gogoratu dute.

Maiatzaren 9an Iruñean deitu den manifestaziorako Zornotza, Iurreta, Durango, Abadiño, Atxondo eta Elorrion, ohiko lekuetatik autobusak irtengo du 15:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!