Greba mugagabea hasiko dute Camelot enpresan

Anboto 2009ko api. 23a, 12:24

Camelot 97-ko —Amaya Telleria taldekoa— langileek greba mugagabeari ekingo diote astelehenean. Enpresak “abisatu gabe eta burofax” bitartez kaleratutako 11 langileak berriro hartzea eskatzen dute, eta langileak kaltetu gabeko irtenbide “orokorra” topatzea.

Martitzenean, egun osoko lanuztea eta manifestazioa egin zuten Zornotzako enpresakoek, horren jarrera salatzeko. Gaur ere deitu dituzte egun osoko lanuztea egitera enpresa komiteak (LAB, ELA eta CCOO).

LABek ohartarazi duenez, “atea zabaltzea” izan da 11 langile kaleratzea, eta beste 30 lanpostutik gora ei daude arriskuan: “Enpresak berak esan deusku eskuak ez diola dardar egingo kaleratze gehiago sinatzeko”. Horri “onartezina” deritzo LABek. Iazko azaroan enplegu-erregulazio espedientea aurkeztu zuen enpresak, gogoratu dutenez. Orduan 40 langile kaleratu gura zituzten; hala ere, mobilizazioen aurrean atzera egin zuten.

Ordutik alternatibak proposatu ei dira: “Enpresak, baina, ez ditu gauzak konpondu gura. Langileak dirua egiteko zenbaki hutsak dira; dirurik ez dagoenean kalera doaz”, dio LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!