18/98an auziperatutako batzuen absoluzioa eskatu du fiskalak

Anboto 2009ko api. 23a, 10:56

18/98 auzian Audientzia Nazionalaren sententziaren kontrako helegiteak aztertzeko ikustaldi publikoa amaitu da asteon. Horren barruan, Joxemi Zumalabe atalean zigortutako bederatzi lagunetatik seiren absoluzioa eskatu du fiskalak; horien artean, Durangoko Mario Zubiagarena.

Beste 12  lagunen zigorrak hiru urte eta 18renak urte bi jaistea ere eskatu du, eta, beste birenak erretiratzea. 2007ko abenduan atxilotutako 46ren artean zen Zubiaga, eta bermea ordainduta aske utzi zuten. KAS, Ekin eta Xakin jarduteagatik eta Joxemi Zumalabe Fundazioko edo ‘Egin’ ateratzen zuen Orain enpresako kide izateagatik atxilotu zituzten; tartean, Inma Berriozabal elorriarra ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!