CCOO-Euskadik manifestazinoa egin du

Anboto 2009ko api. 22a, 10:30

"Ez da zure krisia. Baina, zure eskubideak dira. Defendatu!". Lelo horrexekin manifestazioa egin zuen atzo eguerdian CCOO-Eusdaki sindikatuak, Iurretan hasi eta Durangoraino. Euskadi “gogor kolpatzen” diharduen krisi ekonomikoaren testuinguruan langileei zuzendutako informazio kanpaina jarri du martxan sindikatuak, eta horren baitan deitu zuten atzoko manifestazioa. Bertan, CCOO-Euskadiko Idazkari Nagusia den Unai Sordok ere parte hartu zuen.

Aurretik, CCOO-Euskadiko delegatu sindikalen asanblada egin zuten, Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Gaur egungo egoera eta horri aurre egiteko proposamenak izan zituzten aztergai. Sordok ez ezik Konfederazio Zuzendaritzako beste zenbait kidek ere parte hartu zuten egindako batzarrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!