Abadiño eta Berrizko jaiak iragartzeko kartelaren bila

Anboto 2009ko api. 16a, 12:28

Abadiñoko San Trokaz jaiak iragartzeko kartela aurkezteko azken eguna da datorren apirilaren 17a. Berrizko San Pedro eta Santa Isabeleterako ere egin dute deialdia.

Abadiñoko San Trokaz jaiak iragartzeko kartela aurkezteko azken eguna da datorren apirilaren 17a. Berrizko San Pedro eta Santa Isabeleterako ere egin dute deialdia.

Santrokazak iragarriz egindako lanak aurkezteko Abadiñoko Txanporta edo Errota kultur etxeetara jo behar da, 20:30 baino lehenago. Irabazleak 600 euroko saria lortuko du, eta 350 eurokoa herriko lan onenak.  Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartela lehiaketan parte hartu gura duenak, bestalde, maiatzaren 22a arte dauka aukera; Udal Liburutegian aurkeztu behar dira. Oraingo honetan, 300 euroko saria lortuko du irabazleak; herriko onenak, berriz, 100 eurokoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!