Camelot 97-n 11 langile kaleratzea salatu dute

Anboto 2009ko api. 14a, 10:47

Zornotzako Camelot 97 enpresak — Amaya Telleria taldekoa— “abisatu gabe eta burofax” bitartez 11 langile kaleratu izana salatu du LAB sindikatuak. Neurri horri “koldarra” eta “asmo txarrekoa” deritze.

Camelot 97k 123 langileko taldea dauka. Iaz , urte amaieran, enpresak 40 behargin kaleratuko zituela-eta mobilizazioak hasi zituzten, enpresak atzera egiterakoan bertan behera utzi zirenak.

Hala ere, apirilaren hasieran, enpresak 11 langileri lanera ez joateko esan zien, “txandaketa aldaketa arrazoituz”. Baina, LABen berbetan, “burofax bidez helarazitako kaleratze agiriekin eta kontu korrontean diru kopuru bat sartuta aurkitu ziren”. Kaleratzeok ezeztatzea eskatu dute langileek, eta “berba eginda irtenbideak topatzeko jarrera” agertu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!