Mallabiko futbito zelaia estaltzen dihardute

Anboto 2009ko api. 15a, 18:26

Martxoan hasi zituzten futbito zelaia estaltzeko beharrak. 363.000 euroko aurrekontua izan duten lanok Artzamendi S.A enpresak egin ditu. Iaz, uda inguruan eskoletako frontoian egin zituzten beharrekin (aldagelak berriztu eta pilotalekua eta eskola banatu) eta aurtengo otsailean gimnasia eta beste kirol ekintzak udal pilotalekuan egiteko zabaldutako aukerarekin Udalak Mallabian kirola egiteko aukerak “zabaldu” gura izan ditu.

Futbito zelaia estalita, partidu ofizialak bertan jokatu ahal izatea da helburua. Izan ere, gaur egun, futbito taldeak Zaldibarren jokatzen ditu bere partiduak. Saskibaloi kantxa ere bertan kokatuko da, eta ikasleek  aterpean jokatu ahal izango dute.
Beharrak uda baino lehenago amaitzeko asmoa dute. Orain instalazio hauen erabiltzaileei ere “arduratsu” jokatzeko eskatzen diete, “aukera hori” ez dezaten galdu.

Bideak konpontzen
Makina bat denbora daramate Andiñoko auzokideek beraien etxeetara doan bidearen egoeraz kezkatuta. Iaz Udalak agindu zuen legez, oraintxe burutuko dituzte hobetze-lanak. Apirilean hasteko asmoa dute (80.000 euro) eta BYCO enpresa arduratuko da lanok egiteaz. Areitioko bidea konpontzeko beharrak be laster hasiko ditu PROVISA enpresak, 125.000€euroko aurrekontuagaz.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!