AHTaren aurkako aldarria hilero Durangaldean

Anboto 2009ko api. 2a, 13:36

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako protesta ekitaldia egingo dute, gaur eta bihar, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Hile bakoitzeko lehenengo eguenean eta barikuan Durangaldeko hainbat herritan deitzen dituzte elkarretaratzeak, eta deialdi horri eutsiko diote gaur eta bihar ere.

Elorrion, Txintxirri ikastolaren aurrean egingo dute protesta, 18:30ean. Zornotzan eta Euba auzoan, 19:00etan elkartuko dira, eta Durangon, berriz, 19:30ean. Azken horretan, Batzokiaren aurrean egingo dute elkarretaratzea Obrak gelditu! AHTrik ez! lelopean. Bihar barriz, Atxondon 19:30ean, Hirubideko autobus parada berrian eta Abadiñon, 19:30ean semaforoetan. Deialdietan parte hartzera deitu du Elkarlanak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!