Herria transgeniko bako eremu librea izan dadila gura duela dio Udalak

Anboto 2009ko api. 1a, 10:39

Mallabia Genetikoki Eraldatutako Organismorik (GEO) gabeko eremu libre izendatzea erabaki du Udalak azkenengo udalbatzarrean. Produktu transgenikoek elikagaietan eta ingurumenean izan ditzaketen ondorioen gainean dauden zalantza zientifikoek sortutako kezkak eraginda, udal ordezkariek laborantza mota horri ezezkoa eman gura izan diote.

Mallabia Genetikoki Eraldatutako Organismorik (GEO) gabeko eremu libre izendatzea erabaki du Udalak azkenengo udalbatzarrean.  Produktu  transgenikoek elikagaietan eta ingurumenean izan  ditzaketen ondorioen gainean dauden zalantza zientifikoek sortutako kezkak eraginda, udal ordezkariek laborantza mota horri ezezkoa eman gura izan diote.   

Ohiko laborantza “kutsatu” barik produktu transgenikoak landatzeko dauden eragozpenak eta horrek “kalitateko nekazaritzaren” alde egiten den eremuetan izango dituen ondorio ekonomikoak dira erabaki hori hartzeko Udalak emandako arrazoietako batzuk.     

Transgenikoen kontra
2005an tokiko, eskualdeetako eta espainiar Estatuko hainbat erakundek beraien lurraldeak organismo genetikoki aldatuetatik edo transgenikoetatik libre  aitortzeko duten eskubide legalaren aldeko kanpaina martxan jarri zuten. Eskualde eta tokiko erakunde askok GEOtatik libre dagoen eskualde  izendatu dituzte beraien lurrak. Europan, dagoeneko, 230 eskualde eta 4.200 udalerri baino gehiagok  egin dute aldarrikapen hori. Udalerri horrietatik 61 Euskal Herrikoak dira.

Tokiko eta eskualdeko agintari horiek janari genetikoki aldatuen kontra daudela aldarrikatu eta  laborantza transgenikoa desagertarazteko eskubide legala onartzea eskatzen dute.
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, “Europako eskualde eta udal askoren iritzia da gaur egungo Europar Batasuneko legediak ez dituela  tokiko biztanleak eta erakundeak babesten”, eta “tokiko erakunde eta gobernuak, produktu transgenikoak landatu behar diren ala ez erabakitzeko ahalmena eskatzen dugu”, gaineratu dute.

Transgenikoen kontrako ekimen honekin hainbat sindikatuk (EHNE, CCOO, EGAS, ELA, ESK, HIRU, LAB, STEE-EILAS, UGT), kontsumitzaile elkartek (EKA, UKE, UCE), garapenerako  zein osasuneko erakundek zein profesionalek, Eguzkik eta Ekologistak Martxanek bat egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!