Martxoak 31, oroimenerako eguna

Anboto 2009ko mar. 31a, 12:06

1936ko martxoaren 31n Italiako hegazkin faxistek Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten. Durangon 336 lagun hil ziren eta herria txikituta geratu zen. Elorrion Berriotxoa kalea eta elizaren atzealdea izan ziren zonalde kaltetuenak. Gaur hainbat ekitaldi daude urteurren beltz hori gogoratzeko.

1936ko martxoaren 31n Italiako hegazkin faxistek Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten. Durangon 336 lagun hil ziren eta herria txikituta geratu zen. Elorrion Berri-Otxoa kalea eta elizaren atzealdea izan ziren zonalde kaltetuenak. Gaur hainbat ekitaldi daude urteurren beltz hori gogoratzeko.

Durangon gaur 9:00etatik 21:00etara argazki erakusketa dago Andra Marin. 20:00etan toki berean oroimen ekitaldia egingo dute. Atzo inguruko ikastetxeetako gaztetxoek puzzle erraldoia egin zuten elizpean.

Elorrion gaur goizean (8:45ean) gerra garaiko alarmak jo dituzte bondardaketa izan zen ordua gogoratzeko.  Barikuan 19:30ean, Industria movilizadas y fabricación de armamento en Durangaldea durante la guerra civil hitzaldia emango du Asier Perez de Eulatek Iturri kultur etxean. Bestalde, larunbatean omenaldi instituzionala egin zieten bonbardaketa sufritu zutenei bilkura aretoan.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!