Ziortzako kolegiatara martxa

Anboto 2009ko mar. 26a, 11:56

Bake bidean lelopean ,Bolibartik Ziortzara ibilaldia egiteko Bizkaiko 1.000 parrokia inguru batuko dira zapatuan, martxoaren 28an, eta Durangaldetik ere zortzi autobus inguru joango dira, Tabira Eskualdeko arduradunek azaldu dutenez.

Garizuman “bakearen eta adiskidetzearen alde” egindako kanpainari amaiera emateko egingo dute martxa, Bolibarko plazan hasi eta Ziortzako kolegiataraino; 10:00etan egin dute hitzordua Bolibarren. Otoitzean eta abestuz egingo dituzte kolegiataraino heldu arteko kilometro biak: “Bakea familietan, gizartean eta lan hartu-emanetan, bakea herrietan” eskatuko dute, esan dutenez.

Hautsen Eguaztenean hasitako Bakea bidean ekimena Bizkaiko Elizan egin den III. Egitasmo Ebanjelizatzailean kokatu daiteke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!