Aurten ere, Durangaldeko ordezkaritza Ferroforman

Anboto 2009ko mar. 25a, 17:05

Burdineria, industria hornidura eta brikolajean diharduten enpresen topagune izango da martxoaren 28a bitartean, Bilbao Exhibition Centre (BEC). Gaur zabaldu duten Ferroforma azokak 27 herrialdetako 776 enpresa batu ditu oraingoan, eta Durangaldeko sektoreko enpresek ere ez diote hutsik egin urte birik behin izan ohi duten hitzorduari. Sektoreko 23.000 inguru profesionalek eman dute izena.

Abadiñoko Celesa S.A. eta Imcoinsa 1985 S.A, Berrizko Manufacturas Inaug. S.L., Elorrioko La Industrial Cerrajera S. A. (Lince) eta Izurtzako Katiak S.A. enpresek jarri dute erakustokia BECen; baita Zornotzako Amilibia y De La Iglesia S.A. (AMIG), Izar Cutting Tools S.A.L. eta Garhe S.A. enpresek eta Ermuko Corte y Suministros S.L. enpresak ere.

Krisiaren eragina

Eraikuntza eta industria arloetako krisia agerian geratu da Ferroforman. Izan ere, azken aldiarekin alderatuta, %41 jaitsi da parte hartuko duten enpresa kopurua.

Industria hornidura, eraikuntza eta lan-babesa (%24), esku-erreminta (%23) eta burdineria eta etxea (%16) dira esparru nagusiak; gero, sarrailagintza eta burdineria (%11), apainketa, argiztapena, hornidura eta lorezaintza (% 10), finkapena (%7), zurerako makineria eta elektro-mugikorra (%7) eta zerbitzuak (%2).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!