Kontakizun laburren lehiaketa

Anboto 2009ko mar. 19a, 13:04

Tokiko komertzioa: gai horixe landu beharko dute Dendak Iurreta eta Durangoko merkatari elkarteak antolatutako kontakizun laburren lehiaketan parte hartuko dutenek.

Tokiko komertzioa: gai horixe landu beharko dute Dendak Iurreta eta Durangoko merkatari elkarteak antolatutako kontakizun laburren lehiaketan parte hartuko dutenek.

Euskara zein gaztelera erabili daiteke kontakizuna idazterakoan, baina, hiru orrialdeko luzera izango du gehienez. Sail bi sortu dituzte: 18 urtera artekoak eta 18 urtetik gorakoak, eta bakoitzean zazpi kontakizun onenak sarituko dituzte Dendak-eko komertzioetan trukatu daitezken 10 euro eta 200 euro arteko erosketa-baleekin. Apirilaren 24a arte aurkeztu daitezke kontakizun laburrak, eta, irabazleak maiatzaren 5ean jakinaraziko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!