Durangon, Batzokiaren aurrean egingo dute hitzordua, 19:30ean; Elorrion, 18:30ean Txintxirri ikastolaren aurrean; Zornotza eta Euban ere egingo dituzte elkarretaratzeak, 19:00etan. Hil honetantxe hasi dituzte Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako protesta ekitaldiok. Alboko argazkian, Elorrion deitutako elkarretaratzearen irudi bat ikusi daiteke.