Abadiño eta Durangon enpresak dituen lantokietan mobilizazioei eutsiko die Laydeko beharginek. Corus taldeak aurreikusitako 55 kaleratzeetariko bat ere onartu ez eta ordu biko lanuzteak hasi dituzte; “Laydek bizirik jarraitzen duelako eta kaleratze bat ere ez dugulako onartuko”, mobilizazioei eutsiko diete enpresa komitearen berbetan.

Manifestazioa ere egin dute Despidorik ez. Layde bizirik lelopean. Komitea Corusen Holandako zuzendaritzarekin ere hartu-emanean jarri dira.
Durangaldean “erreferentea” izan da laminazioa, baina ez du unerik “onena” bizi. Corusek 55 kaleratze planteatu ditu, martxan den enplegu-erregulazioa negoziatzean aurten “kaleratze traumatikorik” ez egitea adostu arren.
Langileak desmobilizatzeko kaleratuak liratekeen izenak “filtratzea” ere salatu dute. “Kaleratzeak zurrumurru” zirenean hasi zen komitea gaia lantzen, eta otsailean bestelako irtenbideak eskatu zizkien zuzendaritzari, enpresa aurrean egindako elkarretaratzean. “Baina, burua ezkutatu eta egun horretantxe dimisioa aurkeztu zuten”. Gero, ez zela horrela azaldu zuten. Durangon 182 lagunek dihardute.