Mobilizazioak hasi dituzte asteon Alcoan

Anboto 2009ko mar. 12a, 15:23

Alcoak Zornotzan daukan lantokian aurreikusi dituzten 105 kaleratzeak direla-eta, protesta ekintzak hasi dituzte beharginek. Martxoa amaitu arte egunero irtengo dute kalera, iragarri dutenez.

Alcoak Zornotzan daukan lantokian aurreikusi dituzten 105 kaleratzeak direla-eta, protesta ekintzak hasi dituzte beharginek. Martxoa amaitu arte egunero irtengo dute kalera, iragarri dutenez.

Lanpostu zuzenak dira 58, eta 60 urtetik gorakoentzat 2009 eta 2010 urteetan saritutako bajak  iragarri zituen enpresak. Kontraten beharginak dira gainerako 45ak; horietariko 27 kaleratu ditu enpresak, eta martxoaren 31n eten gura ditu gainerako 20en kontratuak. Behin-behinekoan diharduen 82 langileri ordezkapen kontratua egitea eskatu du enpresa komiteak, “etorkizunari begira enplegu bolumena bermatzeko”, CCOOk dinonez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!