Korrika16 laguntzeko deia

Anboto 2009ko mar. 12a, 15:20

Korrika 16k diru bilketa egingo du egunotan Hego Euskal Herriko herri guztietan. Korrikaren izenean, herritarren elkartasuna jasoko dute martxoaren 15era bitartean.

Korrika 16k diru bilketa egingo du egunotan Hego Euskal Herriko herri guztietan. Korrikaren izenean, herritarren elkartasuna jasoko dute martxoaren 15era bitartean.

AEK-ko kide guztiek identifikazioa eroango ei dute, “txarto ulerturik egon ez dadin”. Korrikaren helburuetako bat AEK-k Euskal Herrian egiten duen lana sustatzeko beharrezko baliabide ekonomikoak lortzea dela gogoratu dute. ‘Korrika Lagun’ kanpaina ere hasiko du Korrikak 16k, eta Ziberkorrikak Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaltzaleei emango die ongietorria; Ziberlekukoa mundu osoan barreiatzeko aukera eskainiko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!