Martxoaren 8ak ekitaldiz hornituko du asteburua

Anboto 2009ko mar. 5a, 16:12

Emakumearen Nazioartekoa Eguna, Martxoaren 8a dugu domekan. Gogoeta eta aldarrirako eguna. Elkartzeko eta udalek zein emakume elkarteek antolatutako ekitaldietan parte hartzeko eguna. Durangaldean ere makina bat dira eratutako ekitaldiak. Besteak beste, errakelarien erakusketa inaugatu zuten atzo Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Emakumearen Nazioartekoa Eguna, Martxoaren 8a dugu domekan. Gogoeta eta aldarrirako eguna. Elkartzeko eta udalek zein emakume elkarteek antolatutako ekitaldietan parte hartzeko eguna. Durangaldean ere makina bat dira eratutako ekitaldiak.

Emakumeen topagunea izan gura duen Andragunea inauguratuko dute, zapatuan, martxoaren 7an, Durangon. Eta bertako hainbat emakumeren lana aitortzeko omenaldia ere batuko du 12:30ean hasiko den ekitaldiak: erraketalariak eta orain 30 urte sortutako Durangoko Emakumeen Taldea gogoratuko dituzte, esaterako. Arte eta Historia Museoan Erraketalariak erakusketa zabaldu dute, gainera; emakumeok bazkaria ere egingo dute barikuan, martxoaren 6an.


Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleen saioa eta ¿Se puede? (Mamacrea-Bilbo) antzezlana antolatu dituzte zapatuan, eta martxoaren 8rako, Lilakrosa, bazkaria eta manifestazioa.

Denetariko ikuskizunak

Abadiñon, berriz, Anboto AzpikoDamak elkarteak ikuskizuna prestatu du barikurako, martxoaren 6rako, eta, domekan, martxoaren 8an, Zai beti Zai (Oihulari Klown) antzezlana hartuko du Txanporta kultur etxeak.

 Elorrion, Emakumeak Munduan (Benito Pajares 2006ko World Press Photo saria) argazki erakusketa antolatu dute,eta, domekan, Bilboko Arriagatik 12:30ean irtengo duen manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Aitatu dezagun Arriolak Maniquis (CIA Maniqui) antzezlana hartuko duela barikuan. Literatura eta musika uztartuz Esanen Aduanan ikuskizuna dugu, berriz, Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Egitaraua osatuz, zapatuan, emakumeentzako afaria eta kontzentrazioa izango dira, besteak beste.

Berrizen,
Cruzadas Cotidianas obra izango da martxoaren 6an, eta domekan emakume bertsolarien saioa. Zaldibarren afaria eta dantzaldia eratu dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!