Mallabiko Udalak webgunea ipini du martxan

Anboto 2009ko mar. 5a, 08:59

Mallabiko Udalaren webgunea martxan ipini dute, www.mallabia.org helbidean. Webgunearen zeregin nagusia “herritarrei zerbitzu ematea” da, Aitor Loiola alkateak azaldu duenez. Horretara, web-guneak “Udalaren ateak zabalduko ditu”.

Mallabiko Udalaren webgunea martxan ipini dute, www.mallabia.org helbidean. Webgunearen zeregin nagusia “herritarrei zerbitzu ematea” da, Aitor Loiola alkateak azaldu duenez. Horretara, web-guneak “Udalaren ateak zabalduko ditu”.

Webgune berriak informazio instituzionala zabalduko du. Horrela, osoko bilkuren aktak eta batzarreratako gai-ordenak denon esku egongo dira. Udalaren gaineko albisteak ere bertan argitaratuko dituzte. Ze barri aldizkariaren zenbaki guztiak ere pdf formatuan eskuragarri egongo dira.

Herritarren eta Udalaren arteko hartu-emanak estutzeko tresna bi martxan ipini ditu www.mallabia.org-ek. Lehenengo eta behin, proposamenak Internet bidez egiteko aukera emango du; proposamenetarako eta albisteak zabaltzeko inprimakia bete baino ez da egin behar. Bigarrenik, zenbait gairen inguruko herritarren iritzia jakiteko inkestak egingo dituzte. Oraingoak, adibidez, Errauts Egunak Mallabiko jai-eguna izateari itzi eta beste bat aukeratzea zelan ikusten dugun galdetzen du; oraingoz, %72 jai-eguna aldatzearearen alde agertu da.
Udal informazioa ez eze, herritarrentzako argibide orokorretarako zerbitzua ere eman gura du. Herrian antolatzen diren ekitaldien inguruko agenda eguneratua agertzen du webguneak. Amaitzeko, herriko telefono eta helbide interesgarrien zerrenda dakar: osasun zentroa, botika eta herri eskolak, besteak beste.

Herria ezagutzera emateko
Mallabitarrok eta kanpotik datozenek ere herria ezagutu eta gozatzeko hainbat ibilbide proposatuko ditu webguneak. Era berean, argazki zaharren galeria ere kontsultatu daiteke.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!