55 kaleratzeren aurkako protesta ekitaldia Layden

Anboto 2009ko ots. 26a, 18:49

Layde (Laminación y Derivados) enpresako beharginek kamioiak geldiarazi dituzte enpresako sarreran, “zuzendaritzak hartu dituen azken erabakiak salatzeko”. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak jakitera eman duenez, enpresak 55 behargin kaleratzeko asmoa agertu du.

Layde (Laminación y Derivados) enpresako beharginek kamioiak geldiarazi dituzte enpresako sarreran, “zuzendaritzak hartu dituen azken erabakiak salatzeko”. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen duten enpresa komiteak jakitera eman duenez, enpresak 55 behargin kaleratzeko asmoa agertu du. Sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez, enpresaren jarduera bideragarri egiteko zuzendaritzak kaleratzeak beharrezkoak direla jakitera eman zuen, eberaien borondatez zihoazen beharginei kalteak ordainduz. Neurri hori  ez  dela egokia diote sindikatuek, baina, hala ere,  enpresak zerrendarik ez ateratzeko konpromisoa hartu zuela. “Langile gutxi joan direnez,  orain zerrenda bat atera dute langileak beldurtu eta gehiago joan daitezen beraien borondatez”,azaldu dute enpresa komiteko kideek. Egoera salatzeko geldialdiak deitu dituzte hurrengo asteetarako.

ZM eta Codipauto
Merkataritza arloko Bilboko epaitegiak Mendiguren Zarraua enpresaren borondatezko konkurtsoa edo ordainketa-etendura agindu du. Beraz, enpresaburuek konkurtso legera jo dute ordainketei aurre egin ahal izateko. Datorren astean sindikatuetako ordezkariek administrazio konkurtsalarekin berba egiteko asmoa dute. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak 372 langiledun enpresa ez du behar den moduan kudeatu. Arazoak sortu direnean bazkideek ez dutela “euro bakar bat be jarri” kritikatu dute, nahiz eta orain urte bi 3 milioi euroko dibidendoak banatu.

Berrizko Eitua poligonoan dagoen Codipauto enpresako sindikatuek 16 langile kaleratzeko saiakera salatu dute; 42 langile dira guztira. Urriaz geroztik enplegu-erregulazio espedientea martxan jarri dute lanaldia erdira jaitsiz. Egoera hori salatzeko, otsailaren 25az geroztik, beharginek enpresa aurrean elkarretaratzeak egiten dihardute, egunero, 13:30etik 14:00etara.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!