Diru-laguntza ez dauela jaso salatu dau Erraldek

Anboto 2009ko ots. 19a, 18:00

Erralde Hiltegiko arduradunek jakitera eman dutenez, 2007an Bizkaiko Foru Aldundiak landa inguruak garatzen laguntzeko dekreturako proiektu bi aurkeztu zituen: eskualdeko hiltegiaren konponketa, eta marketing eta publizitate plana. Proiektuak baloratzeko batzordeak 15.633,28 eta 20.000 euroko diru-laguntzak onartu zituztela diote Erraldekoek, batzar horretan sinatutako akta gogora ekarriz.

Jakinarazi dutenez, igzko apirilean Nekazaritza Saileko Diputatu Irene Pardori egoera argitzeko eskutitz bat bialdu eutsien, baina ez dute bere erantzunik jaso. “Euskal abeltzantzari funtsezko tresna eskaintzeaz harro gaude. Kalitateko sektore bat bermatzeko giltzarria gara”, azaldu dute Erraldeko arduradunek  egoera salatzeko emondako prentsaurrekoan.   
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!