MZko langileek 24 orduko itxialdia egin dabe Abadiñon

Anboto 2009ko ots. 19a, 17:46

Mendiguren Zarrauako (MZ) langileek mobilizazinoekin jarraitzen dute, zuzendaritzak hartu dituen neurriak salatu guran. Enpresa-batzordeak 24 orduko itxialdia egin du asteon, Abadiñoko egoitzako bulegoetan. Protesta ekitaldi horrekin urtarrileko nomina eta Gabonetako aparteko saria kobratu ez izanaz gainera, enpresa horretako langileen etorkizunentzako irtenbidea exijitu dute.

MZ taldeak Abadiñon eta Berrizen 372 beharginek dihardueten lantoki bi ditu. Uztaila arte enplegu-erregulazio espedientea aplikatzen dabitzala  gogorarazi du enpresa-batzordeak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak bi batzordeei bideragarritasun plana aurketu die. Beste neurri batzuen artean, 60 langileren kaleratzea, 2009rako %15eko soldata jaitsiera eta   2010 eta 2011 urteetan soldatarik ez igotzea da zuzendaritzak proposatu duena.

Manifestazioa
LABek joan zen zapatuan Durangon egindako manifestazioan MZren egoeran dagozen enpresak gogora ekarri zituen. Esku artean dituzten datuen arabera, eskualdean dagoeneko 30 enpresa daude erregulazioan.   
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!