Eguenzuri abestera irten dabe hainbat eskolaumek

Anboto 2009ko ots. 19a, 17:35

Karnabaletako jai egunak Eguenzuriko koplak kantatuz hasteko ohiturari eutsiz, Durangaldeko hainbat eskolaumek kalera irten dabe. Kopla truke, inguruetatik zebiltzan batzuek dirua jarri dutee ikasleen zakuan. Krisi sasoia eskean joateko sasoi onena ez izan arren, ohitura mantendu dute gazteek.

Gerediaga elkarteak Durangoko aratusteen gainean egindako azterketan dioen legez, ‘eguenzuri’, ‘bariku argi’, ‘’zapatu erregular’, ‘domeka karnabal’, ‘astelen karnabal’ eta ‘martitzen karnabal’ dira inauterietako ospakizunak.  Ikerketaren arabera, Durangon Eguenzuri Egunez danbolintero taldeak  Zortziko karnabal doinua jotzen zuen eta sokamuturra ere egiten ei zen. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!