Mikel Deuna kultur elkartearen eskutik atera ziren Iurretan, Aita San Migel plazatik; Abadiñon, berriz, Done Zezili abesbatzako kideek hartu zuten Santa Ageda koplak zabaltzeko ardura, eta Zaldibarren Coral abesbatzak. Urtez urte egin duten lez, mesedetako misiolarien komentu aurretik irten ziren Berrizen, eta Elorrion Lagun Toki aurrean batu ziren, Udalak, Iturrizoro elkarteak eta Caritasek gonbidatuta. Otxandion eta Mañarian ere atera ohi dira.Mallabian dugu hitzordua bihar, Mendibil eta Jasokunde abesbatzen eskutik