Kaleratze “traumatikoen” kontra protestak hasi dituzte

Anboto 2009ko ots. 4a, 15:14

Langileok gure lanpostuen defentsan zinon pankartari eutsiz, elkarretaratzea egin zuten, astelehenean, Abadiñoko Dinalot enpresako langileek. Berdin egin zuten Berrizko Mafisa eta Mallabiko Mecánicas Mallabikoek.

Langileok gure lanpostuen defentsan zinon pankartari eutsiz, elkarretaratzea egin zuten, astelehenean, Abadiñoko Dinalot enpresako langileek. Berdin egin zuten Berrizko Mafisa eta Mallabiko Mecánicas Mallabikoek.

dinalot_abadino_copia.jpgDurangaldeko Alfa taldeko enpresak dira hirurak, eta, Dinalot eta Mafisan enplegu-erregulazio espedienteak aurkeztuz enpresa-taldeak hartutako jarrera salatu gura izan dute; Gipuzkoako Torrekua, Gol eta Microfusion enpresetan ere aurkeztu dituzte. Enpresak “kaleratze traumatikorik” ez gauzatzeko konpromisoa hartu dezan aldarrikatzen dute, besteak beste, langileek.

LAB sindikatuak nabarmendu duenez, “ezelan ere ez da erregulazio espedienterik” adostuko: “Baina, Enplegu Delegaritzak onartuz gero, beharginen ordezkari lez konpromiso eta berme batzuk segurtatu behar ditugu. Langilearen onarpen bako kaleratzerik ez egotea segurtatzea da garrantzitsua”.

Enpresak, baina, ez ei du konpromiso hori hartu gura. Kaleratzerik planteatu ez den arren, LABen ustez, “pentsatu daiteke epe ertainera kaleratzeak egon daitezkeela”. Eibarren manifestazioa deitu dute barikuan, otsailaren 6an, 19:00etan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!