Sarrio Papel eta Celulosarako mahai propioa berretsi dute

Anboto 2009ko ots. 4a, 15:12

Sarrio Papel eta Celulosako enplegu-erregulazio espedientearen negoziaziorako mahai zehatza sortzearen alde dagoela berretsi du FIA-UGTk, “Torraspapelengandik bereiziriko enpresa eta espedienteak direlako”.

Zornotzako lantokia ixteko eta 70 lanpostu desagertzeko “arrazoi ekonomiko, tekniko eta antolaketakorik” ez dagoela diote, eta espedientearen helburua “erabaki estrategiko baten barruan” dagoela. 2007an, ikuskatutako azken ekitaldian, enpresak zortzi milioi euroko etekinak lortu zituela aitatu dute, eta zuzendaritzak “alternatibak aurkeztuz negoziazio zabalik” ez duela bideratu. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!