MZn 44 behargin kaleratzearen aurkako mobilizazioak

Anboto 2009ko urt. 30a, 09:11

Mendiguren Zarraoa (MZ) enpresak Abadiñon eta Berrizen dituen lantegietako beharginek mobilizaziorako deia egin dute. Zuzendaritzak eta akzinodunek martxan jarri gura duten erregulazio espedientearen kontra agertu dira eskualdeko lantokietako 330 beharginak. Izan ere, enpresak hartu gura dituen neurrien artean, 44 langile kaleratzea aurreikusi dute, eta baita soldatak %15 jaistea ere. Gainera, 2010-2011 urteetan soldatak ez igotzeko eskatu dute.

Enpresak proposatutako planak 50 eguneko erregulazio espedientea eskatzen du, onartuko luketenetik uztailaren 30a bitartean. Sindikatuetako ordezkariek erregulazio espedienteari onartezina deritzote. Irtenbide legez, lanpostuak mantentzea eta bazkideek kapitala jartzea eskatu dute. Bazkideek, baina, konponbide horri ezezkoa eman diote. Sindikatuek jakinarazi dutenez, “langileei enpresa aurrera ateratzeko ahalegina eskatzen diete baina bazkideak ez daude ezer emateko prest. Gainera, enpresaren gestioa ez da ona izan”. Otsailaren 7an MZko beharginek Eibarren manifestazinoa egingo dabela azaldu dau LABek.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!