Durangoko eta Elorrioko bi erakusleiho saritu dituzte

Anboto 2009ko urt. 27a, 18:05

Bizkaiko XXV. Erakusleiho Lehiaketak Durangaldean ere banatu ditu sariak. Bizkaiko 38 herritako 650 komertziok parte hartu dute lehiaketan, eta, Elorrion eta Durangon sari bana geratu dira.

Bizkaiko XXV. Erakusleiho Lehiaketak Durangaldean ere banatu ditu sariak. Bizkaiko 38 herritako 650 komertziok parte hartu dute lehiaketan, eta, Elorrion eta Durangon sari bana geratu dira.

Tokiko erakusleiho onenaren saria lortu du Elorrioko Ditare mertzeriak, eta Durangoko Atxilea arropa dendak, berriz, ehun eta jantzigintza sektorean emandakoa jaso du.

 Bestalde, Zornotzan hiru sari banatu dituzte: bertako erakusleiho onenaren saria lortu du Zumiller Delicatessenak, liburu eta papergintza sektorean Udalostek, eta, Boroa jatetxeak Ostalaritzako Cafés Baqué saria jaso du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!