Soldatak parekatzea, udalen garbitasunean diharduenen aldarria

Anboto 2008ko abe. 11a, 12:55

Elorrion ez eze, Zornotzan, Gernikan eta Ondarroan ere Udaletxeko garbitasuneko langileek soldaten parekotasuna eskatzen dihardutela urtea bete da. Horrela gogoratu du ELA sindikatuak.

Elorrion ez eze, Zornotzan, Gernikan eta Ondarroan ere Udaletxeko garbitasuneko langileek soldaten parekotasuna eskatzen dihardutela urtea bete da. Horrela gogoratu du ELA sindikatuak.

Aldarri horri eutsiz, asteon, mobilizazio berriak deitu dituzte. Izan ere, ez Zornotzako Udaletik ez berton zerbitzua daroan Impacto enpresatik erantzunik ez dute jaso. Zornotzako Udaleko azpikontrataturiko garbitzaileak orain dela urtebete hasi ziren negoziatzen Impacto enpresak eta Udalak parekatze-akordio bat egin zezaten, eta ondorioz, gure lan-baldintzak eta gainerako garbitzaileenak parean gera zitezen.

Barikuan, abenduaren 12an, elkarretaratzea deitu dute Zornotzako Udaletxearen aurrean, 12:30ean. Datorren asteari begira, berriz, hiru greba egun deitzea aurreikusi dute.
Udalaren kontratupean eta Impacto enpresaren kontratupean diharduten beharginak daude garbitasunean Zornotzako Udaletxean. ELAk azaldu duenez, urtean 6.000 euroko aldea dago soldatetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!