Eskolaumeak adinekoen mendekotasunaz jaberazteko ekimen berria

Anboto 2008ko abe. 3a, 18:53

Eskolaumeak adinekoen mendekotasunaz jabearazteko Neuk ere zaindu ditzaket aitita eta amama egitasmoa jarri dute martxan Zaindu egitasmoaren baitan. Durangaldeko Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko 1.786 eskolaumek parte hartuko dute adinekoen balizko mendekotasunak normalizatzea eta gai horren gainean hausnartzea helburu duen ekimen horretan. Denera, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Zaldibar eta Otxandioko 13 ikastetxek parte hartuko dute.

Eskolaumeak adinekoen mendekotasunaz jabearazteko  Neuk ere zaindu ditzaket aitita eta amama egitasmoa jarri dute  martxan Zaindu egitasmoaren baitan. Durangaldeko Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko 1.786 eskolaumek parte hartuko dute adinekoen balizko mendekotasunak normalizatzea eta gai horren gainean hausnartzea helburu duen ekimen horretan. Denera, Durango, Elorrio, Abadiño, Iurreta, Atxondo, Zaldibar eta Otxandioko 13 ikastetxek parte hartuko dute.

Ikasgelan gaia lantzeko bereziki sortutako ipuin edo istorio baten irakurketa dramatizatuan datza jarduketaren oinarria, eta, horretarako La Papa antzerki taldeko kideen laguntza izango dute. Mendekotasuna langai hartuta, eskolaumeen gogoeta erraztuko dute horrela eta, ondoren, laguntza behar duten eta inguruan dituzten adinekoei laguntzeko moduak adieraziko dituzten marrazki edo idazlanak egitea — adinaren arabera— eskatuko zaie eskolaumeei.

Mendekotasuna duten pertsona nagusien zaintzaileei laguntzeko Durangaldeko Mankomunitateak sortu eta bultzatutako Zaindu egitasmoaren baitan sortu da gaztetxoenei begirako ekimen “berritzailea”. Zahartzaroa bizitzako beste aro bat dela ulertarazi  gura dute egitasmoaren bultzatzaileek, haurtzaroa, nerabezaroa edo helduaroa diren bezala. Aldi berean, guztiok beste pertsona batzuen zaintza behar dugula ulertu dezaten ere lortu gura da eta, denok besteak zaindu genitzakeenaren ideia indartzea. Zaintzaren erantzukizun partekatua sustatu gura da.

Egitasmoaren arduradunek azaldu duten moduan, etxean bizi diren eta laguntza behar duten pertsonak laguntzeko betebehar edo lanak, batez be, pertsona bati dagozkio; normalean emakumea —emazteari, alabari, ahizpari…—. Horren aurrean, “zahartzaroari eta mendekotasunari dagokionez, ideia, jarrera eta jokaerak aldatzeari “garrantzitsua” deritze, horrela, adin guztietan zaintzaren erantzukizun partekatua bultzatzeko.
Eskolaumeek egindako lanekin erakusketa irekia antolatzea ere batzen du egitasmoak eta senitartekoak lagunduta bertaratzea izango dute eskolaumeek, belaunaldien arteko hartu-emana eta “familiaren baitan mendekotasunari buruzko gogoeta” bultzatuz.

Mintegi barria, Zainduren baitan

Beste alde batetik, Durangoko Udalak eta Durangaldeko Mankomunitatearen adinekoen sailek antolatuta  Técnicas básicas de relajacion dirigidas al autocuidado prestakuntza mintegia izango da abenduan. Mendekotasuna duten adineko pertsonen seinde zaintzaileei laguntza eskaintzeko Zaindu egitasmoaren baitan antolatu dute. Abenduaren 9an hasiko da eta hilaren 10ean, 12an, 16an, 17an eta 19an izango dira saioak, 18:30etik 19:30era, Joxemiel Barandiaran egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!