Landa inguruan dauden informazio eta komunikazioaren arloko hutsuneak bilatu nahian

Anboto 2008ko abe. 3a, 10:15

Urkiola landa garapenerako elkarteak lagun bat behar du landa eremuan Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) arloan dauden gabezien gaineko azterketa egiteko. Interesatuak hilaren 12ra arte du curriculum-a bidaltzeko modua.

Urkiola landa garapenerako elkarteak lagun bat behar du landa eremuan Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) arloan dauden gabezien gaineko azterketa egiteko. Interesatuak hilaren 12ra arte du curriculuma bidaltzeko modua.

Lana urtarriletik urrira artekoa izango da. Informatika arloko jakintzak baloratuko dituzte, baina ez da nahitaezko eskakizuna. Lagun horrek landa eremuan teknologien arloan dauden hutsuneen gaineko diagnosia egingo du; hutsuneak identifikatu eta horiek zuzentzeko neurriak aztertuko ditu. Esaterako, hutsune bat izan daiteke ADSLa ez dela zuzen iristen lanada eremura edo arloren bateko informazio falta dagoela etab.

Curriculuma honako helbide honetara bidali behar da: urkiola@urkiola.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!